ZER DIRA (RSS) ITURRIAK?
RSS iturriek era erraz batean webaren informazio berritasunak ezagutzeko aukera ematen dute.
Normalean berri edo blog-en titularrei mugaturiko ezaugarri hau zabaldu da Gorlizen informazio guztia eskuratu ahal izateko (berriak, kultura ekitaldiak, dirulaguntzak, ikastaroak, enplegu publikoa, izapideak, ordenantzak, osoko bilkurak, hirigintza informazioa, bandoak, etab.).

Gure web orrian aukera hau sartzen duten sailak nabigazio barran markatzen dira “RSS iturriak” ikono laranjaren bitartez.

ITURRIAK INTERNETEKO ARAKATZAILEETAN
RSS kanalak Explorer 7 eta Firefox 2 Interneteko arakatzaileen ezaugarri berriak dira.
“Gogokoak” eremuaz gain, zeinetan web orrietako loturak gordetzen ditugun, eremu berri bat sortu da “Iturriak” deitzen dena.

“Iturriak” eremu honetan “Gogokoak” eremuan egiten genuen bezala web orrietako loturak gorde ahal ditugu, baina beste ezaugarri oinarrizko batekin. Horietan gordetako orrietan berritasunik sartu diren adierazten zaigu. Modu horretan beharrezkoa ez denean, ez gara orri horietan sartuko, horien edukia ikusita baitaukagu.

Gure “Iturrietan” lotura berri bat gehitzeko, RSS kanalean sartu behar dugu, RSS ikonoa sakatuz, orriaren goiko aldeko eskuinaldean, hizkuntza eta inprimatu ikonoen ondoan dagoena.

Kanalaren barruan gure “Iturrietan” sartzeko aukera dugu, “Iturri honetan izenpetu” sakatuz
ITURRIAK KORREO PROGRAMETAN ETA FEEDS IRAKURGAILUETAN
Sistema hau oso erosoa da informazioaren gaurkotzeak gure ordenagailuan jasotzen ditugulako, posta elektronikoaren mezuak izango balira bezala.

Bestetik, daukan beste abantaila bat prozesua anonimoa dela da, gure datu pertsonalak edo korreo helbidea eman gabe. Gainera geuk erabakitzen dugu noiz jaso nahi dugun informazioa, baita zerbitzuaren amaiera ere.
Informazioa lortzeko RSS programa espezifiko bat, esaterako Feedreader (doakoa) edo korreo programak, esaterako Thunderbird (doakoa) edo Outlook 2007 erabili ahal ditugu.
Thunderbird aukeratu dugu adibide honetarako, zeinen bitartez udal enplegu publikoko kanala nola jaso erakutsiko dugun. “Kopiatu eta itsasi” bezala, oso erraza da. RSS helbidea kopiatu eta gure programan itsatsi.
Programan RSS kontu berri bat sortzen dugu (Tresnak menua -> Kontuen konfigurazioa -> Kontua gehitu…)

" RSS hariak eta blogak" aukeratzen dugu eta "Gorliz- RSS" izena jartzen diogu.
Kontua behin sortuta, nahi ditugun beste RSS kanal gehitzen ditugu. Horretarako kanalaren helbidea baino ez da sartu egin behar. Helbide hori webaren RSS ikonoan dago.

Adibidearekin jarraitzeko "http://www.gorliz.net/empleo" orrira joaten gara eta RSS ikonoa bilatzen dugu, goiko eskuinaldean dagoena.
Helbidea itsasteko eskuineko botoiarekin sakatzen dugu loturaren gainean (Ctrl+Clic Mac erabiltzen baduzu), eta “Zuzeneko atzipena kopiatu” aukera hautatzen dugu (arakatzailearen arabera “loturaren ibilaldia kopiatu” ager daiteke).

Orduan kanal berria sortuko dugu “Harpidetzak administratu” eremuan “Gehitu” hautatuz eta kopiaturiko helbidea “Kanalaren URL” eremuan itsatsiz.









