Lirain Abesbatza

Printer-friendly versionSend to friend

Ondo etorria Lirain Abesbatzaren web orrialdera. Hemen bildutako informazioa erabilgarria eta interesgarria izatea espero dugu.

RB290939.jpg

Lirain Abesbatza 1992. urtean sortu zen Gorlizen J.M. Goikoetxea eta musika abesteko grinak bildutako lagun talde baten eskutik. Hasiera batean Loli Igartua Andereak hartu zuen zuzendaritza, baina laster Daniel Rubio Jaunak hartu zion errelebua.  

Proiektu honen seriotasunak eta anbizioak laster fruitu eman zuten, eta denbora laburrean Txiki eta Gazteen abesbatzak gehitu ziren, hauek herrian kultura musikala sustatzeko eta etorkizunerako apostu tinkoa izanik.

Lehenengo bi urteetan Bizkaian zein alboko probintzietan lortutako arrakasta dela eta, 1994. urteko udan Lirain Abesbatzak proiektu berria eta amesgarrian ontziratu zen: Habanera eta Euskal Polifonia Jaialdia. 2007. urtean XIII. edizioa beteko duen saio honek prestigio eta errekonozimendua irabazi du, bai abesbatzen artean zein publikoaren aurrean.  

2000. urtean Julen Ezkurra Jaunak hartu zuen koruaren zuzendaritza, eta 2002. urtean Jesus Maria Antruejok egin zuen berea.  Azkenik Loli Igartuak hartu zuen ardura 2003. urtean eta horretan irauten du egun arte.

Lirain Abesbatzak urtero antolatzen ditu tradizio handiko emanaldiak, hain zuzen Santa Agedaren ospakizuna, meza bereziak (Santiago, Santa Zezilia, Sortugarbia), gabon kantaldiak, etabar.  

Urte hauetan zehar Lirain Abesbatzek penintsula osoan zein atzerrian antolatutako jaialdi, emanaldi eta txapelketetan hartu dute parte. Euren artean azpimarratzekoak dira hurrengoak: BAEk urtero antolatutako Udaberriko Kontzertuak eta Bizkaiko Abesbatzen Astea, II Muestra de Música Coral de San Andrés del Rabanedo, XVII Muestra de Música Coral y Órgano de Valladolid, XV Certamen Coral Internacional de Avilés, XLII Certamen Internacional de Habaneras y Polifonía de Torrevieja, XXIII Otoño Musical Castreño, eta baita Zamoran, Balentzian, Madrilen, Txekian, Austrian, Italian eta Frantzian emandako kontzertuak.  

 

 

AttachmentSize
rb290939 -1.jpg14.39 KB