Kalitate eta Ingurumen Politika

Printer-friendly versionSend to friend

Gorlizko Kultur Etxeak, Gorlizko udalerrian egindako ekintza kulturalak, Udal Liburutegia eta Turismo Bulegoa kudeatzen dituen erakundeak, honako politika hau onartu du kalitatea bermatu eta ingurumenaren kutsadura aurrezaintzeko helburuarekin. Politika hau urteko helburuak ezartzeko erreferentziatzat hartuko da eta urtero Kalitate eta Ingurumenaren Kudeaketarako Sistemaren hobekuntza jarraitua egingo da.

Gorlizko Kultur Etxeko langile guztiei helaraziko zaie herritarren baldintzak bete behar direla hauen asetasun osoa lortzeko, era berean ingurunea babestea denon esku dagoela jakinaraziko zaie jarduera jasangarrien bidez.

 Kalitate eta Ingurumen Politika honen ardatz nagusiak hurrengoak izango dira: 

 1.      Euskal Kulturarekin lotura duten ekintzak bultzatuko dira Gorlizko Kultur Etxetik.

 2.      Energia eta uraren erabilera murrizteko beharrezko diren neurriak ezarri behar dira.

 3.      Kontsumoa eta materialen erosketa era orokorrean murrizten saiatuko da Gorlizko Kultur Etxea.

 4.      Gorlizko Kultur Etxeko ekintzetatik eratorritako hondakin guztien kudeaketa egokia bermatuko da.

 5.      Legedi eta Araudia bete beharreko gutxiengo baldintzak dira, horregatik ingurunearen babeserako irizpide gogorragoak betetzeko  joera izan nahi da.

 6.      Kalitatezkoa eta Jasangarria den zerbitzu bat emateko, Gorlizko Kultur Etxeko langileei prestakuntza jarraia emango zaie.

 7.      Gorlizko herritarrak pozik egoteko beharrezko diren ekintza eta baliabideak zuzenduko dira Gorlizko Kultur Etxeak emandako zerbitzu eta harreran.

 Guzti hau lortzeko asmoarekin Kalitate eta Ingurumenaren Kudeaketarako Sistema ezarri da Gorlizko Kultur Etxean eta aldizka berrikusi eta hobetuko da, momentuko egoeraren arabera, baina bere egokitasuna kaltetu gabe.

 

Gorlizen, 2007ko otsailaren 9an

Gorlizko Kultur Etxeko Zuzendaria

 

INGURUMEN TXOSTENA

AttachmentSize
ingurumentxostenaweb2006-2007.pdf169.11 KB
ingurumentxostenaweb2008-2009.pdf480.69 KB
ingurumentxostenaweb2008-2010.pdf493.33 KB
ingurumentxostenaweb2009-2011.pdf486.59 KB