Otsailaren 4an, larunbatean, Agate Deuna bezpera izango da. Ohi legez, hainbat pertsona kantu kantari ibiliko dira Euskal Herrian zehar kalez kale eta baserriz baserri, antzinako gure ohitura hau betiko gal ez dadila.
Baina, nor zen Agate Deuna? Zenbait iturriren arabera, mendebaldeko birjina martirik garrantzitsuenetarikoa zen. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu eta ahalegin guztiak egin zituen neska berea izateko, baina alferrik. Neska berea izango ez zela konturatu zenean, neke eta oinaze latzak sufriarazi zizkion: ezagunena bi bularrak moztea izan zen. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Harrezkero, haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da.