UDALBATZARAKO DEIALDIA

Printer-friendly versionSend to friend

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz eta Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 36.1 artikuluan ezarritakoa betez, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2012ko URTARRILAREN 26an, OSTEGUNEZ, izango da, 20:00etan.

 

 Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar aretoan.

AZTERGAIAK

1.- Udalbatzak 2011ko abenduaren 13an egindako bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.

2.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2011ko azaroaren 5etik 2012ko urtarrilaren 5era bitartean emandako dekretuak (honekin batera, 2011ko 82. zenbakitik 2012ko 1era bitarteko dekretuen kopiak eransten dira).

3.- Mozioa, Bildu koalizioak aurkeztua.- Gaia: BBKko Batzar Nagusiaren hautaketan parte hartzearren hainbat udalekin elkartzea.

4.- Eskariak eta galderak.