TXIRRINDULARITZAKO BIOMEKANIKARI BURUZKO HITZALDIA

Printer-friendly versionSend to friend
mendibike.jpg

Honen bidez aditzera ematen dizuegu ezen urtarrilaren 26an, ostegunean, 19:30etan, biomekanikari buruzko hitzaldia izango dugula Gorlizko Teresiano Eraikinean. Hizlaria David Herrero izango da, arlo horretako aditua eta txirrindulari profesional ohia.
Hitzaldia Mendibike k antolatu du, David Herrerok (www.davidherrero.net) eta Gorlizko Udalak laguntza emanda, eta doakoa da. Edozein pertsona etor daiteke, baina ezinbestekoa izango da etorrera aurretik baieztatzea, lekua mugatua da eta.

Interesa duzuenok, mesedez, bidali zuen datuak (izena eta bi abizen) mendibike@mendibike.net helbide elektronikora. Jendeak izena eman ahala erreserbatuko dira plazak, eta erabateko lehentasuna izango du inskripzio hurrenkerak.
Informazio gehiago: www.mendibike.net