Zure Udalak, Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bitartez, besteak beste honako ikastaro hauek antolatuko ditu herritarrentzat:
- GURASOENTZAKO EUSKARA IKASTAROAK
Helburua: euskara ikastea, nork bere mailan.
Iraunaldia: 100 bat ordu.
Erritmoa: 3 ordu astean.
- AISA ETORRI BERRIENTZAKO HIZKUNTZA HARRERA-IKASTAROAK
Helburua: etorri berriek hemengo gizartea, ohiturak, etab. ezagutzea eta euskara ikasteko lehendabiziko urratsak ematea.
Iraunaldia: 60 ordu.
Erritmoa: 4 ordu astean.
- BIZKAIERA IKASTAROA
Helburua: jada euskaraz dakitenek gure euskalkia ezagutzea edota gure euskalkiarenganako ezagutzean sakontzea.
Iraunaldia: 100/120 bat ordu.
Erritmoa: 3/4 ordu astean.
Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko, jo ezazu euskaltegira eta han argibide guztiak emango dizkizute.
Izena emateko epea: irailean.
IKASTAROOK ESKAINTZEN DITUZTEN EUSKALTEGIAK
SOPELANAKO UDAL EUSKALTEGIA
Enrique Urrutikoetxea, 10 Sopelana 94 676 31 54
URIBE KOSTAKO AEK
Iberrebarri plaza, 5 94 677 36 46