ANDRES GANGOITIREN ARTE ERAKUSKETA

Printer-friendly versionSend to friend
Abuztuaren 30etik, 8 egunetan zehar, “Beste historia bat da” deritzon erakusketa ikusgai izango dugu Gorlizko Kultur Etxean. Erakustaldia, dakizuenez, Andrés Gangoiti Cuesta jaunaren bizitza eta heriotzari buruzkoa da, baina baita berak nabigatu zuen itsasontziari buruzkoa ere; izan ere, itsasontzi horren barruan atxilotu ondoren, kondenatu eta espetxeratu zuten.
 
Oraingo hau txikiagoa da Bilbao Arte erakusketan 2004an aurkeztu nuena baino; zuetako batzuok bisitatu zenuten hura. Dena dela, honako honetan, geroagoko obraren bat ere sartu dut.
 
Horrela, bada, gonbita egiten dizuet irailaren 5ean —igandea—, eguerdiko 12etan, egingo den inauguraziora etor zaitezten. Inaugurazio‑ekitaldira etortzerik ez baduzue, gogoan izan erakustaldia abuztuaren 30etik irailaren 6ra bitartekoa dela, arratsaldeko 5etatik 9etara. Irekita dagoen denbora osoan bertan egongo naiz neu.