Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, “Konpostari buruzko Hitzaldia” eta Laborantza Ekologikoari buruzko Foroa” eskainiko ditu datorren urrian.
Konpostajeari buruz egin diren kanpainen ostean, gaur egun, gure Mankomunitatean 800 famili baino gehiagok egiten dute konposta beraien etxeetan. Ekimen honen jarraipena eta ebaluaketa egiteko xedearekin, bilgune tematiko bat antolatzea erabaki da. Bilgune horretan, ponentzia txiki bat eskainiko da lehenengoz eta jarraian bertaratzen direnei emango zaie hitza, galderak eta proposamenak egin, zalantzak argitu eta esperientziak trukatzeko asmoz.
Lur-zati, ortu edo eta terraza bat baduzu eta ortu ekologiko txiki bat landu edo sortzeari buruzko interesa baduzu, hauxe da zure aukera, ingurumena gehiago errespetatuko duen teknikei buruz informazio jasotzeko edo eta jada dituzun zalantzak galdetzeko.
Bai hitzaldia eta baita foroa ere, Sopelanako Kurtzio Kultur etxean emango dira, (Mendieta, 10).
Izena emateko, inskripzio orria deskargatu dezakezue eta korreo elektronikoz bidali agenda21@uribekosta.org helbidera edo faxez 946762872 zenbakira.
Edozein zalantza baduzue, Mankomunitatera deitu dezakezue 946 579 280.
| Attachment | Size |
|---|---|
| HOJA INSCRIPCION_IZEN EMATE ORRIA.doc | 959 KB |