

Abuztuaren 29a arte egongo da Montserrat Molero Zorrillaren arte erakusketa, Gorlizko Udal Erakusketa Aretoan, Eloisa Artaza izeneko kalean 3. zenbakian.
Erakusketa honek “Ateak” du izena eta egunero 19:00etatik 21:00etara bitarteko ordutegian ikusteko aukera dago. Guztira 15 bat koadro ikusgai, akrilikozkoak izanik.
Erakusketa hau barrutik eta barrurantz ikustekoa da. Artelanak ateak bezalakoak dira, atmosfera zerratu bat bisitatzeko gonbidapena egiten digutenak, atmosfera ea igaroezina, bertan koloreak eta egiturak nahastuta daudelarik, inoiz inora heldu gabe. Alderrai geure adimenean eta bere konplexutasunean.
“Paisai” hauek lerro artean itxita daude, beirate opaku bat gogora ekartzen digutenak, kanpotik argitasunik jasotzen ez duena eta neurrigabeko espazioan mugitzen dena, idei eta emoziozko katedral horretan.
Halaber artelan bakoitzak besteekin batera osagarri funtzioa dauka, horrela espazioa bera, kolore eta itxura guztiak bateratzen diren toki bihurtuz berriz. Arrazoizkoa eta adimengabekoaren nahasketa, aldi berean baztertu egiten dena formatu lerroen bidez, artelanaren konposaketaren bidez eta baita erakustokiaren bidez ere alde batetik eta “giro” etereo eta gasdun delakoetan, erakusketa aretoko airearekin baita ere.