

Ostiralean, hilak 20, IX. Udako Musika Jaialdia 2010eko azken kontzertua gauzatuko da Gorlizko Andra Maria Sortzez Garbia Elizan.
Kontzertua 20:30etan izango da. Bertan “Orquestra de Cambra de L’empordá” kataluinarra bere XX. Urteurreneko errepertorio enblematikoaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.
Barroko garaiko musikatik gaur egungora errepaso bikaina egingo dute.
Sarrera dohainik izango da, ohi den bezala.