Paul Ygartua, nazioarteko artista, oso sortzaile orijinala da eta lan bikain eta aintzatetsia ekoitzi du.
Ingalaterrako Liverpool etik hurbil jaio zen, herri txiki batean. Bere aita euskalduna zen, Gorlizkoa, eta bere ama ingelesa. Liverpool eko arte eskola ospetsuan ikasi zuen, John Lennonen ondoan, 60ko hamarkadaren hasieran, eta egunero entzuten zuen The Beatles taldea The Cavern pubean, eguerdi partean.
Diseinu industrialeko lizentziatura dauka eta zilargintzan nahiz urregintzan lan egiteko kualifikatuta dago. 80ko hamarkadan zehar, munduko jendeaz egindako interpretazioek arrakasta lortu zuten, eta arrakasta horretaz baliatuta, Ameriketako Ondare Natiboaren serieak egin zituen edo hormirudi ikaragarriak (Chemainus, BC eta Nazio Batuen Erakundeak Vancouverren (Kanadan) Expo´86an izan zuen Pabilioia).
Hormirudiok oihartzun handia lortu zuten nazioarte mailan. Bere margo lanetan, munduko herri nomaden funtsezko baloreak interpretatzen saiatzen da, eta buruaren zein arimaren funtzionamenduak ilustratzeko ahalegin intimoa egiten du.
Familiarekin batera joaten da egiten dituen bidaietan. Urruneko lekuak ditu helmuga, Copacabanatik Jerusalemera eta Hawaitik Europara, betiere bisitatutako herrialdeen edertasunak eta, batez ere, toki bakoitzean bizi diren pertsonak kontenplatuz.
90eko hamarkadatik aurrera, Paulek proiektu garrantzitsu askotan egin du lan, besteak beste, bi hormirudi erraldoi handi hauetan: XX. mendeko leiendei diosala, Vancouver, Kanada (300'x30 '); eta Gure umeek elkartuta, Ely, Nevada, AEB (30'x110 ').
Bere lanak, orain, beste norabide bat du: ESPRESIONISMO ABSTRAKTUA. Sutsua, grinatsua, koloretsua eta ausarta. Eta hori, bereziki, Jazz estudio berrietan islatzen du, bertan iraganeko eta gaur egungo jazz musikari ahaztezinak erretratatuz.
Bere margo lanak bilduma publiko eta pribatuetan egoten dira ikusgai, mundu osoan zehar; eta duten berezko eta benetako balioagatik altxor gisa erakusten dira.
Paulek trebetasun berezia du tamaina handiko margo lanak zuzen zuzenean eta proiektorerik gabe egiteko. Horrek, noski, muralgile ospe handia eman dio, eta bere lanek urrunetik ere bere artea ikustera datozen pertsonen arreta harrapatzen dute. Herriak biziberritzeko hainbat proiektutan eta proiektu ofizialetan egin du lan. Proiektu ofizialen artean, aipatzekoa da Nazio Batuen Erakundearen pabilioirako, Vancouverreko mundu mailako erakusketan, sortutako hormirudia: “Mundu batua”. Pabilioi hori, aurpegi erraldoi ikaragarriak bertan zirela, erakusketako hamar onenen artean izendatu zuten.
Paul, ahal duen guztietan, Gorlizera, bere herri maitagarrira, etortzen da, eta bertan ere erakusten ditu bere margo lanak. Horiek horrela, Gorlizko Udalak akordioa lortu du berarekin, etorkizunerako geratuko den obra handi bat egin dezan, non eta egin asmo dugun Udal Kiroldegian. Dagoeneko, halaber, gai bereko bi koadro eginda ditu gure herrian, eta bi udal-eraikinetan kokatuta daude: Udaletxean eta Kultur Etxean.