Larunbat honetan, hilak 14, Gorlizko Udal Erakusketa Aretoan Carlos Arrolaren arte lanak aurkeztuko dira, eta hilaren 21era arte egongo dira.
Artista honek expresionismo abstraktua, collage, pop art eta street art oinarriak ditu.
Arte kritikoa gizakia eta gizartearekiko eskeintzen du.
Komunikabideak, publizitatea, argazkigintza, hiriko artean inspiratuta, Carlos Arrolak artearen bidez bizitzaren ikuspen kritikoa eskeintzen du.
CRITICaL Londresen jaio zen 2006an eta harrezkero Bilbon eta Barcelonan garatu da aldi berean.
Arte egitasmo honetan herrialde ezberdinetako artistak daude eta kamiseta dute helburu ohial bezala, eta kalea arte-galeria bezala.
Ekimen honetako helburuak hauek dira: mezu kritikoa zabaldu eta sormena bultzatu.
Erakusketan CRITICaL T-SHIRTSeko esparrua egongo da, Carlos Arrolak eta markarekiko beste artista kolaboratzaile batzuk diseinatutako kamiseta ezberdinak agertuz.
| Attachment | Size |
|---|---|
| carlos arrola erakusketa.jpg | 3.06 MB |