BIZIMETA ZERBITZUA KOBRATZEN HASIKO DA, CREDITRANS, GIZATRANS EDO HIRUKOTRANS TXARTELEN BIDEZ

Printer-friendly versionSend to friend
bizimeta.jpg
 
Ordainketa, BIZIPUNTU guztietan ipini diren txartelak baliogabetzeko makinen bitartez egingo da.
 
Bizikleta arrunta hartuz gero, zerbitzua 0,15€ izango dira eta bizikleta elektrikoa hartuz gero 0,30€ ordaindu beharko dira. Erabilera bakoitza gehienez bi ordukoa izango da, orain arte bezala.
 
Creditrans txartela, kiosko, Bizkaibus eta metro geltokietan eta BBK kutxazainetan eros daiteke, zenbatekoa 5€ , 10€ eta 15€ delarik.
 
Gizatrans, 65 urtetik gorakoentzat, %65 edo gehiagoko ezintasuna dutenentzat eta erabateko ezintasun iraunkorra edo balioezintasun handia dutenei zuzendutako txartela da.
 
Hirukotrans, ordea, familia ugarientzat da.