Urtero, udak eta garaiko jaiek aukera paregabea ematen digute gorliztar guztiok berriro ere elkar gaitezen. Denok, zahar eta gazte, udatiarrak, bisitariak, elkarrekin, alde batera uzten ditugu gure egitekoak egun batzuetan zehar, eta ohikeriaren aurrean lasaigarri gisa balio digun algaran murgiltzen gara.
Egun hauetan, bereziki ekarri nahi ditugu gogora arrazoi bat dela bestea dela gurekin egon ezin duten lagun eta senitartekoak. Bai urrun daudenak, bai utzi gintuztenak beti egongo dira gure oroitzapenetan, eta pizgarri izango dira aurten berriro ere Gorlizez gozatzeko.
Gainera, gaur inoiz baino gehiago, batetik, eskerrak eman behar dizkiegu gure herriarekiko sentitzen dugun debozioa urteetan zehar transmititu diguten pertsonei. Eta, bestetik, gazteenei helarazi behar diegu, bada, ondare zoragarri hau zainduz baino ez dugula lortuko ondorengo belaunaldiak ere itsas bazterreko leku txiki eta eder honetaz harro egotea, alegia, harro egon daitezen iraunkortasunerantz doan Gorliz modernoaz. Ezin dugu ahaztu nondik gatozen, eta argi eduki behar dugu nora heldu nahi dugun. Gorlizko Badiatik, leku paregabe honetatik, ilusioz begira diezaiogun munduaren aurrean zabal zabalik dugun etorkizunari.
Gora Gorliz eta gora Gorlizko jaiak!