

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2010eko UZTAILAren 20an izango da, ASTEARTEZ, 9:00etan.
Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar‑aretoan.
AZTERGAIAK
1.- Udalbatzak 2010eko maiatzaren 25ean eta ekainaren 22an egindako bilkuren aktak onartzea, bidezkoa bada.
2.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2010eko maiatzaren 8tik uztailaren 15era bitartean emandako dekretuak (honekin batera, 2010eko 32. zenbakitik 39ra bitarteko dekretuen kopiak eransten dira).
3.- Andra Mari eremuko hirigintza-obren behin-behineko esleipena behin betikotzat jotzea.
4.- 2009ko ekitaldiaren Kontu Orokorra onestea.
5.- Udalerriko auzoen izendapen ofizialak onesteko proposamena, bidezkoa bada.
6.- EAJ udal-taldearen mozioa, Gorlizko Ospitaleko larrialdi zerbitzuetako ordutegia berraztertzeari buruzkoa. (Kopia erantsi da).
7.- EAJ udal-taldearen mozioa, udal hirigintza-plangintza berraztertzeari buruzkoa. (Kopia erantsi da).
8.- Eskariak eta galderak.
ALKATEA
EMMA CALZADA ETXEBARRIA