

Joan den asteburuan hasitako Gorlizko IX. Musikaldia Uda 2010, Elizan kontzertu bi izanik, datorren kontzertua 18an, igandea, izango dela jakinarazten dugu, 20:00etan, “Euskal kantu liriko berriak” lelopean. Parte hartuko dutenak Charo Pikazo sopranoa, Alberto Núñez tenorea eta pianoan Juan José Ortega arituko da.
Kontzerturako lagungarri gisa, asteazken honetan, hilak 14, Hitzaldi interesgarria egongo da Sabino López de Gereño jaunaren eskutik “euskal kantu liriko berri”ei buruz, Udaletxeko Bilkura Aretoan, eta bertara gonbidatuta daude persona guztiak, batez ere lirika adituak edo zaleak ere bai.