Gorlizko Turismo Bulegoak Gorlizko udalerritik zehar eguneroko bisita gidatuen
zerbitzua martxan jarriko du uda sasoian.
Bisita gidatu hauek gutxi gorabehera ordu beteko iraupena izango dute eta topalekua
elizako enparantza izango da. Haien ordutegia hurrengoa izanik:
Astelehena, asteazkena, osteguna eta ostirala: 11:00etan
Asteartea: 16:15etan
Prezioa: 1€
Jaiegunetan ez da eskeiniko zerbitzua.
Bisitak Sortzez Garbiko eliz enparantzatik abiatuko dira udalerriko zenbait toki
interesgarriak ezagutzeko.
Erreserbak Gorlizko Turismo Bulegoan: 946774348 edo turismo@gorliz.net
| Attachment | Size |
|---|---|
| BISITA GIDATUAK.pdf | 1.45 MB |