Uztailaren 3 an, 20:00etatik aurrera, Gorliztik zehar Mariatxi talde bat ibiliko da, kalitate turistikoa sustatzen.
Gorlizko 10 establezimendu turistikok parte hartu dute aurten "Praktika Onak" programan. Hauek, kalitate zertifikatu hau lortuko dute hilabete honetan, eta hauen lana eskertzeko eta sustatzeko, Mariatxi hauek izango dira Gorlizko kaleetan zehar, jendeari "Praktika Onak" marka eta establezimendu hauei buruzko informazioa helaraziz.
Datorren urtean, beste talde berri bat sortzeko asmoa dugu, doain. Partehartzeko interesa duten Gorlizko taberna, jatetxe, alojamendu eta enpresa turistikoak, Gorlizko Turismo Bulegoan 946774348 eman behar dute izena hilabete hau bukatu aurretik.
| Attachment | Size |
|---|---|
| Imagen 7.png | 513.03 KB |
| tríptico+...pdf | 2.28 MB |