"ZER IKUSI, HA IKASI" MATERIAL DIDAKTIKOA

Printer-friendly versionSend to friend
Zer ikusi,ha ikasi.png
Uribe Kostako ondare linguistiko, etnografiko eta kulturala batu eta aztertu ondoren, “Zer ikusi, ha ikasi” izeneko material didaktikoa sortu du Labayru Ikastegiak Uribe Kostako udalen laguntzarekin batera.
Material hau Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta badago ere, Uribe Kostako edozein bizilaguni oso aberasgarri gerta dakioke.
Uribe Kostako ikastetxe zein ikastola guztietan “Zer ikusi, ha ikasi” DVDa eta liburuak banatu dira ikasleek eskola orduetan azter ditzaten. Gainerako uribe kostarrok DVDa jaso nahi izanez gero, herri bakoitzeko kultur etxean izango dugu eskuragarri.
Gogorarazi nahi dugu lan hau Uribe Kostako zenbait informateri zor diegula, euren laguntza barik ez baikenukeen Uribe Kostako euskara ezagutzeko aukerarik izango.
Informazio gehiagorako: Gorlizko webguneko Udaletxea-Zerbitzuak-Euskara-Egitasmoak klikatu.