

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren bilkura berezira etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2010eko EKAINAREN 22an, ASTEARTEZ, izango da, 9:00etan.
Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar‑aretoan.
AZTERGAIAK
1.- Andra Mari sektorea (II. Fasea) urbanizatzeko obren esleipena.
Gorliz, 2010eko ekainaren 17a.
ALKATEA
EMMA CALZADA ETXEBARRIA