

Kanpainak sei eguneko iraupena du, bi astetan zehar, ostegunetik larunbatera, ekainaren 17tik 26ra bitartean.
Kanpainaren bidez, ate irekiko jardunaldia egin nahi dugu Uribe Kostako herrietan, non‑eta bultzatu nahi ditugun bizikleta‑puntuetan.Horretarako, bi begirale egongo dira batera egun eta leku berean: batek kanpainaren informazio‑orriak banatzen dituen bitartean, besteak bizikleten maileguak egingo ditu.
Puntu bakoitzak ate irekiko egun bat izango du, eta leku horietara doazenek doan erabili ahal izango dituzte bizikletak. Baldintza bakarra da bizikletak puntu horretan hartu eta utzi beharko direla.Bizikletak erabili ahal izateko, nork bere datuak eman beharko ditu, bai eta emango zaien dokumentu batean izenpetu ere. Bizikleta, gehienez ere, 30 minutuz erabiliko da.Ate irekiko jardunaldien ordutegia hauxe da: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.
|
EKAINA
|
OSTEGUNA, 17
|
OSTIRALA, 18
|
LARUNBATA, 19
|
OSTEGUNA, 24
|
OSTIRALA, 25
|
LARUNBATA, 26
|
|
UDALA
|
SOPELANA
Igerilekuak
10-14
Kultur Etxea 16-20
|
URDULIZ
Metroa
10-14
Udaletxea
16-20
|
ARMINTZA
Portua
10-14
BARRIKA
Udaletxea
16-20
|
PLENTZIA
Zubia
|
GORLIZ
Udaletxea
|
BERANGO
Metroa
|
Gainera, ekainaren 28tik uztailaren 2ra, bizikletan ibiltzen ikasteko bi ikastaro egingo dira: horietako bat 0 mailakoa da, bizikletan inoiz ibili ez direnentzat edo aspalditik ibili ez eta orekari eusten ere ez dakitenentzat.Eskaintzen den beste ikastaroa 1. maila da: oinarrizko ezaguerak izan, orekari eutsi baina ibilbide luzeak egiteko trebetasunik ez dutenentzat.Ikastarook arratsaldez izango dira. Bata 16:00etatik 18:00etara eta hurrengoa 18:30etatik 20:30etara, aste batean zehar, astelehenetik ostiralera arte, Sopelanako Zipiriñe Ikastetxean.
|
|
ASTELEHENA, 28
|
ASTEARTEA, 29
|
ASTEAZKENA, 30
|
OSTEGUNA, 1
|
OSTIRALA, 2
|
|
16.00-18.00
|
0 maila
|
0 maila
|
0 maila
|
0 maila
|
0 maila
|
|
18.30-20.30
|
1 maila
|
1 maila
|
1 maila
|
1 maila
|
1 maila
|