

Makomunitatetik Uribe Kostako auzotar guztioi gonbita egiten dizuegu ura aurrezteko mekanismo erraz hauek jartzeko. Horiek jarrita eta proposatutako jardun onak aurrera eramanda, ur‑aurrezte nabaria lortuko dugu guztiontzat.
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, URA Uraren Euskal Agentziaren kofinantzazioa duela, Uribe Kostako auzotar guztiak sentiberatu nahi ditu ura eraginkortasunez erabiltzeko, ura baliabide urria eta bizitzeko ezinbestekoa baita. Planetaren heren bat ura bada ere, %3a baino ez da ur geza, hau da, gizakiok erabiltzeko modukoa.
Udalerri batean, etxeetako ur‑kontsumoa kontsumo osoaren %70 ingurukoa da. Eta horri gehitzen badiogu, kasu honetan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko udalerrietako zenbait etxeren kontsumoa, alegia, ureztatzekoa, oso kontsumo handia ateratzen da.
Mankomunitateak, aurretik ere, uraren kontsumo arduratsua sustatzeko, elkarlanean jardun du URArekin. 2009an, xerolorazaintzari buruzko hainbat ikastaro eman ziren. Jarduera‑mota horren bidez, teknika iraunkorrak erabiliz eta espezieak hautatuz, aurreztu egiten da ura.
Kanpaina berri honetan, sukalde eta bainugeletako ur‑kontsumoan eragin nahi da, gure etxeetako leku horietan kontsumitzen baita ur gehien. Sentiberatze‑ekimen honetan, zurrusta‑haustekoak edo eko‑murrizkailuak banatuko dira, bai eta uraren kontsumo eraginkorrerako jardun onei buruzko azalpen‑orriak eman ere. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak 5.500 eko‑murrizkailu banatuko ditu. Mekanismo horiek erabilita, %40rainoko aurrezpena lor daiteke. Beren eginkizuna da iturrietatik ateratzen den ur‑emaria murriztea, baina emariaren presioa ukitu gabe. Horrela, aldaketa ez da unean bertan antzematen, baina, ondoren, uraren faktura heltzen denean, bai.
Eko‑murrizkailuok eta azalpen‑orriok udal bakoitzeko Kontsumitzailearentzako Informazio Bulegoetan (OMIC) banatuko dira maiatzaren bigarren hamabostalditik aurrera. Bulego horiek udaletxeetan daude, Sopelanan eta Urdulizen izan ezik, horietan, hurrenez hurren, Mankomunitateko bulegoetan eta Jubilatuen Etxean daude eta. Data hori jartzeko arrazoia urteko sasoia da; izan ere, uda datorrela‑eta garai egokia izan daiteke ura aurrezteko. Gainera, garai horretan, Uribe Kostako udalerri askotako biztanle‑kopurua handitu egiten da, turista ugari bertaratzen dira eta.
Hona hemen Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko OMICen egutegia eta ordutegia:
|
* BARRIKA
|
ASTEARTEA, 12.30-14.00
|
|
BERANGO
|
ASTEAZKENA eta OSTIRALA, 9.00-14.00
|
|
GORLIZ
|
OSTIRALA, 9.00 -14.00
|
|
*LEMOIZ
|
ASTEARTEA, 10.30-12.00
|
|
PLENTZIA
|
ASTELEHENA, 9.00-14.00
|
|
SOPELANA
|
ASTELEHENA, ASTEARTEA eta OSTEGUNA, 9.00-14.00
|
|
URDULIZ
|
ASTEAZKENA, 9.00-14.00
|
* Aparailua hartzera joan baino lehenago, deitu. Ordutegi horretan inor ez badago, eta aurretik jakinarazten bada, Lemoizen ostegunetan hartu ahal izango da 09:30etatik 14:00etara, eta Sopelanan, ostegunetan, 09:00etatik 14:00etara.
Makomunitatetik Uribe Kostako auzotar guztioi gonbita egiten dizuegu ura aurrezteko mekanismo erraz hauek jartzeko. Horiek jarrita eta proposatutako jardun onak aurrera eramanda, ur‑aurrezte nabaria lortuko dugu guztiontzat.