Uribe Kostako auzokideen bizi kalitatea hobetzeko, Uribe Kostako Mankomunitateko Mugikortasun Planean parte hartzera animatzen zaitugu.
Mankomunitateko arduradunek eta mankomunitatea osatzen duten zazpi udaletako arduradunek mugikortasun baldintzak eta irisgarritasuna hobetzeko borondatea dute, betiere iraunkortasunaren ikuspegitik. Udalen artean helburuak, irizpideak eta estrategiak bateratu nahi dira, eta horrek lagundu egingo du Mankomunitatearen nortasuna indartzen eta mugikortasunak gure inguruan dituen erronkei aurre egiteko ekintza bateratuak egiten, horietako askok udalen mugak gainditzen dituzte eta.
Diagnostiko osoa kontsultatu nahi baduzu sakatu hurrengo linkean: http://www.uribekosta.org/eu/c/sostenibilidad/mugikortasun-plana
Gorlizeko ekintzen proposamen zehatza kontsultatu nahi baduzu, ikusi atxikitutako artxiboa.
| Attachment | Size |
|---|---|
| GORLIZ [Modo de compatibilidad].pdf | 1.64 MB |