

Pasadan urtean eduki zuen arrakasta kontutan hartuta, aurten ere Uribe kostako Mankomunitateak “Txirrinduan ibiltzen ikasteko” ikastaroak antolatzeko asmoa hartu du.
Maila ezberdinetako ikastaro bi antolatzea pentsatu da: bata “oinarrizko maila”, inoiz txirrinduan ibili ez diren edo eta aspaldi txirrindua hartu ez dutenei zuzendua eta bestea “maila aurreratua”, iada oreka mantendu eta oinarrizko nozioak dutenentzat, baina txirrinduan ibiltzen trebetasun edo eta erraztasun handirik ez dutenentzat.
Ikastaroak arratsaldez egitea pentsatu da. Euretariko bat 16:00tik 18:00ra eta hurrengoa 18:30tik a 20:30ra, aste batean zehar, astelehenetik ostiralera arte. Proposatzen diren datak ekainaren 28tik uztailaren 2ra dira.
|
|
ASTELEHENA 28
|
ASTEARTEA 29
|
ASTEAZKENA 30
|
OSTEGUNA 1
|
OSTIRALA 2
|
|
16.00-18.00
|
Maila 0
|
Maila 0
|
Maila 0
|
Maila 0
|
Maila 0
|
|
18.30-20.30
|
Maila 1
|
Maila 1
|
Maila 1
|
Maila 1
|
Maila 1
|
Hori dela eta interesatuta zauden jakin gura genuke. Hala izanez gero, bete ezazu inskripzio orria eta bidali iezaiguzu ondorengo helbidera agenda21@uribekosta.org, edo eta Fax bitartez 946762872.