UDALBATZARAKO DEIALDIA

Printer-friendly versionSend to friend
Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2010eko MAIATZAren 25ean izango da, ASTEARTEZ, 19:00etan
 
Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar‑aretoan.
 
 
AZTERGAIAK
 
 
1.- Udalbatzak 2010eko martxoaren 25ean egindako ohiko bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.
 
2.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2010eko martxoaren 12tik maiatzaren 7ra bitartean emandako dekretuak (honekin batera, 2010eko 13. zenbakitik 31ra bitarteko dekretuen kopiak eransten dira).
 
3.- Andra Mari sektorea (II. fasea) urbanizatzeko proiektuaren eranskina eta hura kontratatzeko baldintza‑orriak onartzea.
 
4.- Andra Mari Axpeko zati‑planaren barruko aldaketaren gaineko alegazioak ebatzi eta aldaketa behin betiko onartzea, Neinor enpresak eskatuta.
 
5.- Eskariak eta galderak.