Herritar guztiek jakin dezaten, aditzera ematen da Udalak diru laguntzen deialdi bat onartu duela udan ikastaroren bat EUSKARAZ egin dutenentzat; ikastaro horiek, besteak beste, EHUk, UEUk, HIK HASI aldizkariak... antolatutakoak dira.
Deialdiari buruzko informazioa eta eskabide orriak Udaletxean izango dira eskuragarri, ekainaren 1etik azaroaren 1era bitartean.