Herritar guztiek jakin dezaten, aditzera ematen da Udalak establezimenduetako nahiz ibilgailuetako errotuluak euskaraz jartzen dituzten Gorlizko merkatari, ostalari eta elkarteei diru-laguntza emango diela. Diru-laguntza jasotzeko errotulua euskaraz zein euskaraz eta gaztelaniaz agertu behar da.
Deialdiari buruzko informazioa zein eskabide-orriak Gorlizko Udaletxean izango dira eskuragarri, 2010eko ekainaren 1etik azaroaren 1era bitartean.
Informazio-telefonoa: 94-657 92 79 (Iratxe)