

Duela gutxi urbanizatu da Gaminizko San Jose plaza, baina oraindik ipini gabe daude lurreko eta zutikako seinaleztapenak, eta antolatu gabe dago sortutako erdiko espazioa. Hori guztia laster batean egingo da.
Aparkaleku gutxi dagoela‑eta, Udalak interesgarri deritzo zenbait aparkaleku‑plaza sortzeari, baina aldi berean, kontuan hartu nahi du inguruan bizi direnek bertan lorategi eta plazaren bat jartzeko erakutsi duten interesa.
Horregatik, erdibide moduan, alde errektangularrean, aparkalekuak jarriko dira; eta alde erdizirkularrean, berriz, bankuak eta abar. Belarra ereitea, zuhaitzak landatzea, umeentzako jolasak jartzea eta abar aurrerago egingo da, betiere urteko aurrekontuen arabera.