

Herritarrek jakin dezaten, aditzera ematen da Udala BRIGADARAKO ALDI BATERAKO LANEN LAN‑POLTSA berritzera doala.
Hala nahi duten pertsona guztiek dagokien eskabidea aurkeztu beharko dute udal‑bulegoetan, 2010eko maiatzaren 14tik maiatzaren 28ra bitartean.
Eskabideari norberaren curriculuma, INEMeko inskripzio‑txartela eta interesekotzat jotzen diren dokumentu guztiak gehitu beharko zaizkio.
BRIGADARAKO ALDI BATERAKO LANEN LAN‑POLTSA berria osatu ondoren, BALIORIK GABE GERATUKO DIRA aurreko zerrendak.
BRIGADARAKO ALDI BATERAKO LANEN LAN‑POLTSA berria urtean behin berrituko da Udalak zehazten duen prozedura erabiliz, eta horren guztiaren berri herritarrei emango zaie.