

Martxoaren 10etik aurrera, itzali egingo dira BARRIKAko emisio‑zentroan dauden TB analogikoko ekipoak, udalerri honi zerbitzua ematen diotenak. Beraz, aurrerantzean, TDT seinaleen bidez baino ez da ikusiko telebista.
Horregatik, egun horretatik aurrera, TDT seinaleak baino ez dira helduko etxeetara, eta hortaz, jabeen erkidegoek harremanetan jarri beharko dute beren telekomunikazio‑instalatzaileekin antenetan behar diren egokitzapenak egin ditzaten.