2010EKO OTSAILAREN 17KO TOKIKO GOBERNU BATZORDEAN HURRENGO AKORDIOA HARTU ZEN:

Printer-friendly versionSend to friend

 

VICENTE FERRER FUNDAZIOA BAKEAREN NOBEL SARIA IZATEKO HAUTAGAITZARI ATXIKITZEA.
 

Vicente Ferrer Fundazioa Bakearen 2010eko Nobel Saria izateko plataforma deitzen denaren sorreraren berri eman zaie Tokiko Gobernu Batzarreko kideei.

 
            Horren harira, azpimarratu beharrekoak dira Vicente Ferrer Fundazioak Indian lortu duen gizarte‑misioaren nondik norakoak, misio hori aurrerabidearen eredu integral eta arrakastatsuaren adibide baita.  Urteetan zehar, Vicente Ferrer Fundazioak baloreak, tradizioak eta aurrerabiderako sistemak eta esperientziak elkartu ditu, eta horrek aukera eman du pertsonen eta komunitateen arteko bakezko elkarbizitza lortzeko.
 
            Vicente Ferrer Fundazioak egindako lanari esker bizi izandako eta erdietsitako esperientziak bide eman du ekonomiaren eta gizartearen aurrerabidean jardun‑era onak sartzeko; eta horrek, ezbairik gabe, benetako aldaketa ekarri dio Indiako pertsona‑kopuru handi bati.
 
            Horregatik guztiagatik, Gorlizko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak babes ematen dio Vicente Ferrer Fundazioa Bakearen 2010eko Nobel Saria izateko hautagaitzari, eta atxiki egiten zaio Vicente Ferrer Fundazioa Bakearen 2010eko Nobel Saria izateko plataformak abian jarri duen “Munduari bira, bakearen alde” kanpainari.