OHARRA

Printer-friendly versionSend to friend

Alkatetza honek ezagutzera ematen die herritar guztiei, gertaera meteorologiko latza etor daitekeela datozen orduotan:

Gomendioak:

Herritarrak:

• Itxi eta tinkatu ateak eta leihoak.
• Kalera erortzeko arriskua izan dezaketen lorontziak eta objektu guztiak kendu.
• Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ahal dela, ez egin errepide bidezko joan etorririk. Eta egitekotan, arreta handiz ibili.
• Urrundu teilatu hegaletatik, paretetatik eta zuhaitzetatik, eta arreta berezia jarri eraikitzen ari diren eraikinekin eta egoera txarrean daudenekin.

Itsas aldeetan:

• Haizeen intentsitatea dela eta, ez ibili hondartzen inguruan, ez eta mareen eta olatuen eraginpeko lekuetan ere.
• Ez erabili itsasontzirik, eta begiratu beren amarrak ondo dauden (ez ibili alperrik arriskuan).
• Ez egin, inola ere, ur kirolik.

Larrialdirik bada:  
SOS Deiak       112 
Udaltzaingoa  94.677.00.00