

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak —apirilaren 2ko 7/85 Legeak— ematen dizkidan eskurantzak erabiliz, dei egiten diet udalkide guztiei Udalbatzaren ohiko bilkurara etor daitezen. Bilkuraren lehenengo deialdia 2010eko URTARRILAREN 28an, OSTEGUNEZ, izango da, 19:30etan.
Lehenengo deialdian ezin bada bilkura egin, bigarren deialdian egingo da, handik eta berrogeita zortzi ordu geroago, batzar‑aretoan.
AZTERGAIAK
1.- Udalbatzak 2009ko azaroaren 12an egindako ohiko bilkuraren akta onartzea, bidezkoa bada.
2.- Berri ematea.- Gaia: Alkatetzak 2009ko azaroaren 26tik 2010eko urtarrilaren 25era bitartean emandako dekretuak (honekin batera, 2009ko 44. zenbakitik 47ra bitarteko dekretuen eta 2010eko 1. eta 2. dekretuen kopiak eransten dira).
3.- Terrazak eta mahai hankabakarrak kalean jartzeari buruzko Udal Ordenantza Arauemailea aldatzearen gaineko alegazioak aztertzea eta aldaketa behin betiko onartzea, bidezkoa bada.
4.- Eskaria egitea onartzea, bidezkoa bada.- Gaia: Gorlizko Udala Enplegurako eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsean sartzea, eta ondorioz, alkate andreari behar diren dokumentuak izenpetzeko ahalmenak ematea.
5.- Behin‑behingoz onartzea, bidezkoa bada, 2010eko Udal Aurrekontu Orokorra.
6.- Enpleguaren arloan aplikatu beharreko neurriez PNV/EAJ udal‑taldeko zinegotziek aurkeztutako idazkia.
7.- Eskariak eta galderak.
Gorliz, 2010eko urtarrilaren 25a.
ALKATEA
EMMA CALZADA ETXEBARRIA