

Gorlizko udalak, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren bidez, mitologia tailerrak eskainiko dizkie Gorlizko 6 eta 12 urte bitarteko umeei.
Lehenengo tailerrean umeak euskal mitologian oinarritutako “Basajaun basoan jaun” izeneko jolasean arituko dira, eta bigarren tailerrean, berriz, mitologiari buruzko kondairak entzungo dituzte eta pertsonaia mitologiko baten mozorroa egingo dute.
Noiz: otsailaren 3an eta 10ean, 17:30etik 19:30era.
Non: Gorlizko ikastetxean.
Tailerra Gorlizko 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.
Izen eman nahi duena Gorlizko Kultur Etxera joan dadila otsailaren 1a baino lehen.