KIROL SAILA

Printer-friendly versionSend to friend

 

KIROL SAILA
Azken urteotan, Gorlizko biztanle kopurua modu esanguratsuan handitu da, batez ere, bizi ohitura osasungarriak eta balioen hezkuntza, hala nola, ingurumena eta osasuna, geroz eta handiagoa den adin tartean (gazteenak). Horren ondorioz, azpiegituren eta kirol horniduren eskaera ere areagotu egin da.
 
Udalak eskaera ez du alde batera utzi eta udalerriko auzotarren asmoak eta nahiak berariaz bilduko dituen Kirol Saila abian jartzeko eta zehaztutako kirol politika bideratzen hasteko beharra antzeman du, beharrak ezarriz eta erantzunez eta jarduteko esparruei lehentasuna emanez. Hala, Kirol Zuzendaritza eta Kudeaketako goi-mailako teknikari batek, alegia, Xabier Bilbao jaunak, Kultur Etxean zuen iradokizun guztiak aintzat hartuko ditu.
 
Abian daraman denbora laburrean, honako jarduera hauek burutu dira:
- Udalerriko kirol azpiegituren arloan beharrizanen egoerari eta azterlanari buruzko txostena idaztea.
- Auzotarrei kirolaren arloan ohiturei eta beharrizanei buruz zuzendutako inkesta egitea.
- Kirol instalazioen aurreproiektu bat aztertzea eta garatzea.
- Kirol instalazioak erabiltzeko araudia egitea.
- “Uda 2009-Verano 2009” kirol jardueren programa gauzatzea
- Tenis ikastaroak
- Patinaje ikastaroak
- Skate ikastaroak
- 2009-2010 ikasturterako kirol jardueren egutegia egitea:
- Patinaje ikastaroak
-Surf ikastaroak
-Eski ikastaroak
-Tenis ikastaroak
-Proposamen berriak
 
Atal honekin batera inkesta labur bat erantsi dizuegu. Eskerrik asko kultur etxera edo udalera helaraziko zeniguketen kirol ohiturei buruzko inkesta hori jardueren edo azpiegituren gaineko iradokizunekin, kexekin edo edozein motatako proposamenekin betetzeagatik. Horrez gain, parte har dezazuen animatzen zaituztegu guztion artean alderdi hori garatu eta hobe dezagun.
 
AttachmentSize
Encuesta.pdf19.92 KB
GOencuesta_itz_eus.doc30.5 KB