Herramientas Personales
Acciones de Documento

WIFI

por gorliz Última modificación 26/07/2006 12:44

Sistema honekin, Kultur Etxeko erabiltzaileek ordenagailu eramangarriak, PDAk edo WIFI teknologia duten sakelako telefonoak badituzte, dohainik sartu ahal izango dute Internetera eraikineko edozein lekutan egonda ere.

Internetera sartzeko, erabiltzaileak doako bonoa eskatu beharko du liburutegiko harreragunean. Bonoak erabiltzaile‑izena eta pasahitza jasoko ditu.

wifi1.jpg

Erabiltzaileak, identifikazio horrekin, ordubeteko saioa egin ahal izango du sarean.

Ondoren azalduko dugu nola egin behar den sarera lotzeko, betiere Windows XP sistema eragilea duen ordenagailua erabiliz.

Lehenengo eta behin, kablerik gabeko konexioen konfiguraziora sartuko gara gure ordenagailuan (Hasi -> Konfigurazioa -> Sarearekin loturak), eta hor ikusiko dugu kablerik gabeko zein sare erabil dezakegun.

wifi2.jpg

Erabil litezkeen sareen zerrendan, “Gorlizko Liburutegia” (1) izena daramana bilatu beharko dugu. Sarea aurkitzen ez badugu, zerrenda freskatuko dugu “Eguneratu sareen zerrenda” (2) botoiari sakatuz. Sarea aukeratu ondoren, sakatu “Konektatu” botoiari (3).

Sarea ez dago zifratuta (WEP, WPA...), eta beraz, ez du aparteko beste konfiguraziorik behar. Arrazoi berbera dela‑eta, sistemak ohar bat erakutsiko du, eta onartu egin beharko dugu, “Konektatu edozein modutan” (4) botoiari sakatuz.


wifi3.jpg

Prozesua amaitu eta gero, “konektatuta” egoera agertuko da Gorlizko Liburutegiaren sarean.

wifi4.jpg

Azkenik, abian jarriko dugu Interneteko arakatzailea. Pantaila bat azalduko zaigu, eta hor gure bonoan dauden izena eta pasahitza sartuko ditugu. Horrek hasiera emango dio Interneteko saioari, eta horrela, aske nabigatu ahal izango dugu baimendutako denbora amaitu arte.





Hecho con Plone CMS, el Sistema de Gestión de Contenidos de Fuentes Abiertos

Este sitio cumple con los siguientes estándares: